Ikergazte 2019

Add to watchlist Add to Google Calendar

Location: Baiona, France
Begin: May 27, 2019
End: May 29, 2019
Submission Deadline: February 22, 2019
Abbreviation: Ikergazte 2019

IKERGAZTE: NAZIOARTEKO IKERKUNTZA EUSKARAZ.


BAIONA, 2019 MAIATZAK 27-29


IKERTZAILE EUSKALDUNEN HIRUGARREN KONGRESUA


www.ueu.eus/ikergazte


 


ARTIKULU-ESKAERA


Ikertzaile hori,


UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoaren izenean atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu IkerGazte 2019 kongresuan parte hartzera.


Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza egiten dugu eta alor guztietan egiten dugu, bai giza-zientzietan, gizarte-zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologia eta arkitekturan, edota osasun zientzietan. Urteak daramatzagu UEUn arlokako profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan jauzi garrantzitsua egin eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu nahi dugu. UEUren izaera bateratzailea eta integratzaileari zein UEUk euskararekiko duen konpromisoari eutsirik IkerGazte 2019, ikertzaile euskaldunen hirugaarren kongresurako deia luzatzen dizugu. Azken urteotan izan den ikertzaile gazte euskaldunen kopuruaren hazkundea ikusita, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara: tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteotan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.


Kongresuari hasiera emateko nazioartean izena duen hizlaria izango dugu. Saio zientifikoetan, jasotzen diren lanen artean hautatuko diren eta arlo guztiak ordezkatuko dituzten lanen aurkezpenak izango ditugu, bai ahozkoak eta bai poster formatukoak. Parte-hartzaileok Euskal Herrian egiten den goi mailako ikerkuntzaren gaineko ikuspegia izango dugu. Kongresuan parte hartuko dugun ikertzaileen arteko harremanak egiteko / finkatzeko... lagungarriak izango diren tailer (mintegi) interesgarriak eta saio osagarriak ere izango dira. Horretaz gain, kongresuak iraun bitartean Baionan bertan lo egiteko aukera izango dugu, eta hori ere bultzatuko dugu.


Beraz, ikerkuntza proiektu baten emaitzak ezagutarazi nahi dituzula? Erdu! Tesia bukatzear edo bukatu berri duzula eta zure emaitzen berri eman nahi duzula? Zatoz zu ere! Nazioarte mailako ikerkuntzaren berri euskaraz! Ez ezazu aukera gal!


Hautatzen diren artikuluak ISBNdun argitalpen digital batean agertuko dira; horretaz gain, Euskal Herriko hainbat argitaletxerekiko lankidetzan zenbait lanen bertsio hedatuak argitaratzeko aukera ere egongo da.


LANEN BIDALKETA


Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu zure lanak IkerGazte 2019 kongresura bidaltzera. Euskaraz noski. Zure ekarpenak jasotzeko ilusio handiz gaude eta honekin batera zure parte-hartzea eskertu nahi dizugu.


Lanak gai hauetako bat jorratu behar du:



  • Giza-zientziak eta Artea: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia ...


  • Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia ...


  • Zientzia zehatzak eta Natur-zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia...


  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria-Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura ...


  • Osasun zientziak: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia ...



Atarian aipatu bezala, Gazte ikertzaile kategorian sartuko dira bai doktorego tesia / doktore tesia bukatzear dauden horiek, bai tesia azken bost urteetan defendatu dutenak ( gutxien-gutxienez artikuluaren lehen egileak bete behar du baldintza hau).


ARTIKULUEN FORMATUA


Artikuluak euskaraz idatzita egongo dira. Jarraian adierazita dagoen egitura bete beharko dute, ebaluatuak izango badira:



  • Sarrera/Uneko egoera


  • Ikerketaren helburuak


  • Ikerketaren muina eta ondorioak


  • Etorkizunerako planteatzen den norabidea


  • Erreferentziak (eta, hala dagokionean, nazioarteko aipamena)



Artikuluak oinarrietan zehaztutako ereduari jarraituz eta pdf formatuan bidaliko dira, eta lau eta sei orrialde artekoak izango dira. Kongresuaren webgunean MSOffice, LibreOfficen eta Latex formatoetan oinarritutako txantiloiak egongo dira eskuragarri. Artikuluak taulak eta irudiak baditu aparte bidaliko dira, .gif edo .jpg formatuan. Artikuluaren bidalketa easychair web-plataforma bidez egingo da.


 


ARTIKULUEN ONARPENA


Batzorde Zientifikoak bidalitako lanen alorrez alorreko ebaluazioa burutuko du. Arlo bakoitzeko 10 bat lan aukeratuko dira ahozko aurkezpenetarako. Arlo bakoitzetik beste 10 bat lan aukeratuko dira poster moduan aurkezteko.


Berrikusketaren emaitza 2019ko martxoaren 15erako bidaliko zaio egileari eta, horrekin batera, poster bidezko aurkezpena edo ahozkoa egin behar duen adieraziko zaio. Data horretan posterren egituraren argibideak ere jakinaraziko dira.


Ebaluaziorako irizpideak:



  • Gaiaren interes orokorra. Lanaren kalitatea eta irismena.


  • Nazioartekotasun izaera duten lanak lehenetsiko dira. Nazioarteko argitalpen, egonaldi edo proiektu batekin lotuta egotea, esaterako.


  • Ez dira lan espezifikoegiak izango. Kontuan hartu ez dela kongresu espezializatua. Helburu komunikatiboa gailenduko da. Ideien ulergarritasuna.


  • Alor bakoitzeko aniztasuna bermatuko duen hautaketa egingo da.


  • Euskararen zuzentasuna.


  • Zuzentasun formala (formatua).



SARIAK


Jakintza arlo bakoitzean artikulu onenaren saria banatuko da. Beste sari batzuk ere aurreikusten dira.


DATA GARRANTZITSUAK



  • Artikuluak bidaltzea: 2019ko otsailaren 22rako


  • Erantzunak: 2019ko martxoaren 15erako.


  • Izen-ematea: 2017ko martxoaren 1etik maiatzaren 17ra.


  • Artikuluen azken bertsioa: 2019ko apirilaren 5erako


  • Kongresua: 2019ko maiatzaren 28etik 29ra.



IZEN-EMATEAK


Lana aurkeztuko duen egileak izena eman beharko du (erregistratuta egon beharko da). Kontuan hartu artikulua bidaltzeak ez dakarrela automatikoki erregistratua egotea. Izen(a) ematea ezinbestekoa da, eta honetarako matrikula ordaindu behar da.


HARREMANETARAKO


ikergazte@ueu.eus

Related Calls

QR CODE

https://www.researchcalls.com/c/3a6

Share by email Share on Facebook Share on Twitter Share on Google+ Share on LinkedIn Pin on Pinterest

Ask your question about this call